- Jarduera mota: beste batzuk
- Tokia eta txandak:
- 11:00 (EUS): Mirandaolako Burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa (Legazpi) eta 12:30etan Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio) amaiera
- 11:00 CAST: Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio) eta 12:30 Mirandaolako Burdinola eta Euskal Burdinaren Museoan amaiera (Legazpi)
- Bi bisiten artean beharrezkoa izango da herri batetik bestera autoz egitea.
- Datak: Ekainak 27, larunbata
- Prezioa: Dohanik (Urola Garaiaren eskutik)
Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com, igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943730428 edo 943722978)
Burdina, baserria eta zaporea
Bisita bateratua ekainean: Mirandaolako burdinola eta Igartubeiti Baserri Museoa:
Bidaiatu gure eskualdeko iragan industrial eta landatarrean barrena, Mirandaolako Burdinola eta Igartubeiti Baserri Museoa lotzen dituen esperientzia berezi batean. Historia, gastronomia eta ondarearen bidez, garai bateko bizimodua eta lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Bisitan zehar, parte-hartzaileek antzinako burdinoletan burdina nola ekoizten zen ezagutuko dute, sua, ura eta gizakiaren jakintza uztartzen zituen lanbide harrigarri batean murgilduz. Gainera, burdinaz egindako tresna desberdinak ikusiko dituzte, eguneroko bizitzan eta baserriko lanetan ezinbestekoak izan ziren piezak.
Era berean, XVI. mendeko baserriaren egunerokotasunean barneratzeko aukera izango da, bertan erabiltzen ziren lan tresnak, espazioak eta ohiturak ezagutuz. Bi espazioek elkar osatzen dute, gure arbasoen jakintza teknikoa eta baliabideen aprobetxamendua agerian utziz.
Esperientziaren protagonista nagusiak bi makina erraldoi historiko izango dira: Mirandaolako burdinola eta Igartubeitiko dolarea. Garai bateko produkzio sistemaren ikur diren bi egitura ikusgarri hauek indarra, teknika eta komunitate lana uztartzen dituzte, iraganeko bizimoduaren bihotza bihurtuz.
Gastronomiak ere bere lekua izango du jardunaldian. Historikoki, baserrietan egiten zen sagardoa burdinoletara eramaten zen langileak freskatzeko eta indarberritzeko. Lotura historiko hori berreskuratuz, bisitan zehar dastaketa bereziak egingo dira: txistorra pintxo bat eta sagardo txotx bat dastatzeko aukera izango da, baita gazta pintxo batez eta sagar zuku naturalez gozatzeko aukera ere.
Historia eta gure eskualdeko ondarearen hainbat elementu lotzen dituen esperientzia industria ondarea, landa ondarea, gastronomia eta tokiko historia uztartzen dituena, gure eskualdearen nortasuna eraiki zuten bizimodu eta lan molde desberdinen arteko harremana balioan jarriz.
Euskal Burdinaren Museoa (Legazpi) eta Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio)
Data
- Eka 27 2026
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost