
- Jarduera mota: haurrekin egiteko
- Tokia:
- 11:00 Igartubeiti Baserri Museoa, bisita sentsoriala (Ezkio)
- 12:30 Aiton-Amonen eskola eta etxebizitza (Legazpi)
- Datak: martxoak 15
- Ordutegia: 11:00-14:00
- Prezioa: Doako bisitak (Urola Garaiaren eskutik)
Ezinbestekoa da erreserbatzea: mirandaola@lenbur.com, igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943730428 edo 943722978
Igartubeiti Baserriak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaiko Turismoarekin batera, bisita tematiko bereziak antolatu dituzte, non Igartubeiti Baserria ezagutzeaz gain, Aiton-amonen eskola eta etxebizitza bisitatuko ditugun.
Familia ekintza honetan, baserriko bizimodua ezagutuko dugu zentzumenen bidez, nola egiten zuten lo… zer jan eta edaten zuten…Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsorial bat eginez. Jarraian, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ikusiko dugu, Aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza ezagutuz. Gaur egungo bizimoduarekin alderatzeko aukera izango dugu, eskolan jasaten zituzten zigorrak, zorroztasuna eta disziplina ezagutuz. Telebistarik, hozkailurik, garbigailurik, edo berogailurik gabeko etxe bizitza batean murgilduko gara, baina aldi berean, garai hartako jolas dibertigarriak ere ezagutuko ditugu.
Igartubeiti Baserria + Aitona-Amonen eskola
Data
- Mar 15 2025
- Expired!
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost