- Ate irekiak (3.edizioa) UROLA GARAIAREN ESKUTIK!!
- Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea (943722042 edota turismobulegoa@urolagaraia.com)
- Informazio gehiago wwww.urolagaraia.com
- Jarduera mota: beste batzuk
- Tokia: Mirandaolako Burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako parkean Legazpi
- Datak: Apirilak 28an
- Ordutegia: 11:00 eta 12:30
XVI. mendeko burdinola batean sartuko gara, Mirandaola Burdinolan. Gure arbasoek 400 urtez burdina lantzeko erabili zuten sistema ikusteko aukera izango dugu. Olagizonek, garai hartako jantziaz atondurik, burdinolako makinaria osoa martxan jarriko dute. Honela, uraren indarraz baliatuz, lehenik hauspoak martxan jarriko dituzte, burdin pieza bat gori-gori egon arte berotuko dute eta ondoren, pieza mailuan forjatuko dute. Bisita paregabe hau Ola-Pintxoa eta sagardoa dastatuz amaituko dugu.
Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!
Gomendagarria da 30 minutu lehenago etortzea Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako parkean, audio-giarekin bisitatzeko. Bertan, Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantzia eta historia ulertzeko argibideak emango dizkizuete. Gainera, antzinako lanbideak ezagutuko dituzue: olagizonak, meatzariak eta ikazkinak.
Bisita osatzeko, nahi izanez gero, pista-joko bat egin daiteke familian, bisitarekin lotutako galderekin. Beste aukera bat, Mirandaola parketik Brinkolara doan burdinolen ibilbidearen zati bat egitea da. Bidean lagunduko dizun mapa bat daukagu turismo bulegoan.
Mirandaola Parkea
Data
- Api 28 2024
- Expired!