Escuela y Capilla de los 50

Programa honen helburua da ikasleek 1950eko hamarkadan hezkuntza nolakoa izan zen ezagutzea.

Zergatik Legazpin

Antzinako eskola baten birsorkuntza ederra eta zorrotza duelako. 

Ikasgela

Zeintzuk dira oraingo ikasgela baten eta honen arteko desberdintasunak? Zeintzuk dira oraingo hezkuntzaren eta duela 70 urteko hezkuntzaren arteko desberdintasunak? Arbel-ziriak, ikasmahaiak eta entziklopediak… gauza bakoitza bere tokian dago kokatuta, ordena zorrotza jarraituz. Bisitaria denboran bidai bat egitera gonbidatzen du horrek guztiak, 1950eko hamarkadako eskolaraino eramanez. Garai hartako eskolan zorroztasuna, diziplina eta erlijioa ziren transmititzen ziren balio garrantzitsuenak, eta mutilek eta neskek bananduta ikasten zuten, ikastetxe desberdinetan, non gizartean izango zuten “funtzioa” betetzeko heziak ziren. Zu izan zaitezke zuri-beltzezko filma honetako protagonista. Ikasmahaien tapak altxatuz, mila istorio aurkituko dituzu. Garai hartako objektuak, jolasak eta zigorrak aztertuz, hezkuntza zenbateraino aldatu den ezagutuko duzu.

Historia, kultura eta balioak

Genero berdintasunaren alde lan egiten dugu, euskara debekatuta zegoen garaia aztertuz, euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzen dugu…

IRAUPENA
Iraupena 45 minutuko da gutxi-gorabehera.

PREZIOA
Kontsultatu.
Jarduera beste gune batzuren bisitarekin batera egiten bada, prezioa murriztua da.

NOLA IRITSI

Museoa herrigunean dago, eta bertara iristea oso erraza da. Autobus geraleku bat dago museoaren parean, eta aparkalekua metro gutxitara. Trenez ere iritsi daiteke.
(Nola iritsi)

Informaziorako eta erreserbak egiteko jarri zaitez harremanetan Hezkuntza sailarekin:

Lehen Hezkuntzarako, Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako, Lanbide Heziketarako, Unibertsitaterako eta Helduen Heziketarako dago bereziki diseinatuta tailer hau.