

Tibur Agirre, Legazpiko landa-auzo politenetariko batean egongo da gure zain, Igaralde-goena baserrian hain zuzen ere, Ogiaren Txokoan. Lehenengo azalpenek baserrien testuinguruan kokatzen gaituzte, antzinako ohiturekin batera. Ondoren, produktu hau lortzeko behar den prozesu guztia ezagutuko dugu, gure zentzumenak lanean jarriz: hazia landatu, jaso, erabiltzen diren erremintak, irina nola lortu, orea eta azkenik ogia. Horretaz gain, XVI. mendeko errota martxan jarriko du eta egurrezko labea ikusiko dugu, gaur egun lanean ‘jo eta ke’ jarraitzen duena.
Produktuaren salmenta. 943 73 11 44
Bisitak
- Erreserba egitea beharreskoa da, galdetu prestasunari buruz 943 73 04 28 telefonoan.
- Urte osoan zehar talde eta ikastetxeentzako bisitak adituekin.
- Familientzako bisita bereziak: Errotari egunak. (Egutegia aztertu.)
- Nola iritsi: Ibilbide osasungarriak familian
