

Beharrezko bisita duzu Mirandaolako Burdinola, Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetariko bat izateaz gain, bertan Euskal Herri osoan dagoen ikuskizun bakarra ezagutzeko aukera izango baituzu: XVI. mendeko jantziekin olagizonek makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuak gori-gori dagoen burdina lantzen dute. Burdinolaren ondoan Mirandaolako Kapera kokatzen da, Gurutze Santuaren mirariaren oroitzapenaren leku. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa egingo dute burdinolako txingarretan.
Bisitak
- Mirandaolako Burdinola martxan Euskal Burdinaren Museoarekin batera. MAIATZAK 8 eta 22an eta EKAINAK 12 eta 19 an
- Goiz osoko planagatik galdetu
- Erreserba egitea beharrezkoa da 943 73 04 28
- Urte osoan zehar talde eta ikastetxeentzako bisitak antolatzen ditugu.
- Erreserba eginda, matxan ipini gabe ere ikusi daiteke.
