Marco Topo Legazpin

¡Legazpi familian ezagutzeko abentura!

Prest zaudete Legazpi beste modu batera ezagutzeko?

Marco Topo-rekin hainbat erronka eta jolas gainditu beharko dituzue, herriko leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzen dituzuen bitartean.

Jolasteko, zuen telefono mugikorra eta esploratzeko gogoa besterik ez dituzue behar. Gainera, jokoaren mapa paperean eta Flopien eranskailuak Legazpiko Turismo Bulegoan jaso ditzakezue.

Hasi abentura!

Beheko botoian klik eginez has zaitezkete jolasten.

Non eskuratu mapa?

Jokoaren mapa eta Flopien eranskailuak Mirandaolako Turismo Bulegoan banatzen dira, Mirandaola Parkean.