Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)
Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.

Familian gozatzeko plan bikaina!

Ekintza honetan, gure aiton-amonen garaiko benetazko eskola bat ezagutzeko aukera izango duzue! Orduko egurrezko ikasmahaietan eseri eta txuri beltzeko filma baten protagonista sentituko zarete! Ikasgelako elementu guztiak dira garaikoak: ikasmahaiak, pizarratxoak, lumak, tintontziak eta guztiak ikusiko dituzue! Eta zer esan disziplina eta zigorrei buruz: belauniko eta liburuak eskutan, egurrezko erregela eta horrelakoak ziren erabiliak, beraz kontuz! Oraingoan, gelako bihurrienek ere liburuen pisua sentituko dute!  Ekintza bukatzeko, gure aitona-amonen garaiko jolas tradizionalekin gozatuko duzue: tortolosak , txapak, kanikak, kromoak eta igelaren jokoan arituko zarete, esperientzia benetan dibertigarria!

Zatoz gure aitona-amonen eskola eta jolasak nolakok ziren ezagutzera!

Logo TurismoFamiliar+EUSKADI_H_EUSK

Data

Ira 13 2025
Expired!

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost