Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)

Igaralde Errota martxan!

Igaralde baserria, Ogiaren Txokoa, Legazpiko Brinkola landa-auzo ederrean dago. Tibur Agirrek, Igaralde Goikoa baserriko jabeak, ogia egiteko prozesu tradizionaletik gidatuko gaitu: hazia erein, uzta bildu, erabilitako tresnak, irina lortu, orea egin eta laberatu. Aldi berean, euskal baserrien bizimodu tradizionalak ezagutuko ditugu eta XVI. mendeko errota zaharra martxan ipiniko dugu.

Ez galdu Brinkolako esperientzia paregabe hau!

ONDAREAREN AZALPEN LABURRA:

Igaralde errotaren lehen idatzizko aipamena, 1515. urtekoa da. 1516. urtean, jabetza Oñatiko Lazarraga famili boteretsuaren  eskuetara pasatzen da. 1729 eta 1730 urteetan, errota berreraiki egiten da, Martin de Garro, hargin maisuaren eskutik. XIX eta XX. mendeetan Urmenetarrak bizi izan ziren errotan. Marceliano Urmeneta eta Clara Iñurritegiren ondorengoa Benito Iñurritegi Zabaleta iloba izan zen.  Benito Iñurritegi eta Manoli Beristain Urkiola senar-emazteak  izan ziren Igaralde errotako azken errotariak. Errota honetan, gehienbat artoa, garagarra eta garia ehotzen ziren. Gaur egun LENBUR Fundazioak bisita turistiko eta pedagogikoak antolatzen ditu  errota martxan jarriz. Errotako bisita, ondoan dagoen Ogiaren Txokoa Museoarekin erakusten da.

Kartel nagusia eta herrialde mailakoa programazioa ikusi dezakezue:

Igaralde Baserria eta Igaralde Errota, Ogiaren txokoa

Data

Mai 18 2025
Expired!

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost