
- Jarduera mota: jaialdia
- Tokia: Bikuña Kiroldegia, Legazpi
- Datak: Martxoak 29
- Ordutegia: 19:30
- Prezioa: Dohain. Martxoak 13tik aurrera Kultur Etxeko Harreran egongo dira eskuragarri (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara). Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera jaso ahal izango ditu.
“Chillida, Legazpitik Mundura”
Legazpiko herriak Eduardo Chillida eskultore ezagunaren jaiotzaren 100. urteurrenari amaiera bikaina eman nahi dio.
Artista handi honen omenez ekitaldi bereziz betetako urte baten ondoren, Legazpiko kultur elkarteak oholtza gainean bilduko dira martxoaren 29an musika eta dantza jaialdi paregabe bat eskaintzeko, Chillidak gure herriarekin duen lotura ardatz izango duena.
Jaialdia Bikuña Kiroldegian ospatuko da, martxoaren 29an 19:30etan. (Sarrerak martxoak 13tik aurrera Kultur Etxeko Harreran)
Jaialdi honetan parte hartuko duten taldeak eta elkarteak honako hauek dira:
Alaitasuna Errondaila
Doinua Musika Eskola
Agurtzane eta Ion Elustondo
Goiz-Deia Txistulari Taldea
Legazpi Musika Banda
Suttanttakun Txalaparta Taldea
Lek Erraldoi Konpartsa
Korosti Dantza Taldea
Sustraiak Dantza Taldea
Santikutz Abesbatza

Bikuña Kiroldegia, Legazpi
Data
- Mar 29 2025
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost