
- Jarduera mota: ate irekien jardunaldia
- Tokia: Euskal Burdinaren Museoan, Legazpi
- Datak: maiatzak 4ean
- Ordutegia:10:30-13:30
- Prezioa: Dohanik
Burdinaren Eguna Euskal Burdinaren Museoan – Sarrera doan maiatzaren 4an!
Maiatzaren 4an, Burdinaren Eguna ospatuko da Euskal Burdinaren Museoan (Legazpin), eta egun horretan sarrera doakoa izango da. Aukera paregabea izango da Euskal Herriaren historiara, arkitekturara eta tradizioetara hurbiltzeko, burdinaren inguruan ardaztutako ondarea bertatik bertara ezagutuz.
Museoa zaharberritutako industri eraikin historiko batean dago, garai bateko Fundiciones San Miguel galdategian. Eraikinak jatorrizko elementu arkitektoniko ugari mantentzen ditu: pisuak, garabiak eta labeak ikusgai daude oraindik, burdinaren garrantziaz jabetzeko aukera eskainiz. Zaharberritze lanak lekuaren esentzia gordetzea lortu du, gure ondare industrialaren balioa nabarmenduz.
Bisitariek, maketa eta tamaina errealeko txondor baten bidez, burdinarekin lotutako lanbide tradizionalak ezagutzeko aukera izango dute: olagizonak, meatzariak eta ikazkinak, lurraldearen garapenean funtsezko rola izan duten ofizioak.
Zatoz burdinaren boterea eta euskal arkitekturan eta paisaian duen eragina ezagutzera! Egun berezi eta aberasgarria izango da.
Ez galdu aukera!
Euskal Burdinaren Museoa
Data
- Mai 04 2025
- Expired!
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost