• Jarduera mota: Erakusketa
  • Erakusketa gunea: Euskal Burdinaren, Legazpi
  • Datak: Abuztuak 3tik Irailak 13 ra
  • Ordutegia: 10:30-13:30
  • Prezioa: Dohain

Burdinaren arkitektura eta burdina arkitekturan Erakusketa

Euskal Burdinaren Museoak “Burdinaren arkitektura eta burdina arkitekturan” II. Argazki Lehiaketaren erakusketa ibiltaria hartuko du.

Hamabi argazkiren bidez, Pirinioetako burdinaren ondare aberatsa ezagutzeko aukera eskaintzen duen erakusketa da. Legazpi izango da erakusketa ibiltari hau hartuko duen lehen udalerria; ondoren, beste hainbat herritatik ere igaroko da, Elgoibar, Beasain, Zerain eta Eibartik besteak beste.

Pirinioetako Burdinaren Ibilbideko Elkarteak antolatuta, erakusketaren bigarren edizioan aukeratutako argazkiak biltzen dira, Andorra, Katalunia, Euskadi, Ariège eta Akitaniaren arteko historiaren parte diren burdinola, meategi, labe eta paisaiei buruzko begirada artistikoa eskainiz.

Erakusketa Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen parte da, burdinaren ondarea kontserbatzeko eta zabaltzeko lan egiten duen Europako Kontseiluak onartutako Europako Ibilbide Kulturalaren parte. Erakusketako lanen artean, Jean-Luc Bobinen argazki irabazlea nabarmentzen da: «Le four à griller minerai de fer concesión Escaró nord», Escaro Nord kontzesio zaharrean dagoen burdin mineralaren txigortzeko labe zaharraren gaueko irudia, Canigó meatze-arroaren aztarna nabarmenetako bat da.

Argazkigintzaren bidez, burdinaren memoria bizirik mantentzen eta Pirinioetako lurraldeak lotzen dituen ondare partekatua balioan jartzen laguntzen duen erakusketa.

Gainera, erakusketa bisitatzen duten guztien artean erakusketako 12 argazkiak zozketatuko dira. Horretarako, erakusketa-aretoan eskuragarri egongo den parte-hartze orria bete besterik ez da egin behar.

Animatu eta parte hartu!

Euskal Burdinaren Museoa

Data

Ira 19 2026

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost