
Errotari egunak Legazpin
Gosaltzeko ogi txigortua, eskola ondorengo ogitartekoa… egunero jaten dugu ogia baino, produktu hau nondik dator?
Jatorria, tradizioa eta ogiaren historia ezagutzeko era dibertigarri bat proposatzen dizuegu.
Brinkolako Tibur Agirrek bere etxea ezagutzera gonbidatuko zaituzte, Igaralde Goena Baserria. Ogiaren Txokoan Tibur Agirrek hain goxoa eta osasungarria den baserriko ogia egiteko sekretu guztiak erakutsiko dizkigu. Haurrek, berak egindako masarekin opiltxo bat egingo dute etxera eramateko. Martin Txiki eta basajaunaren ipuina entzungo dute eta lurra lantzeko, erabiltzen diren hainbat herramienta ezagutuko dituzte.
Ondoren, errota zaharra bisitatuko dugu, XVI mendeko errota!! Tiburrek errota martxan jarri eta galbaia erabiltzen irakatsiko digu. Bukatzeko errotako aldaparoan bizi diren antzar, ahate eta bestelako animaliei jaten emango diegu.
Ez ezazue galdu!
Datak 2019:
Ordutegia: Larunbatak 16:30 / Igandeak 11:30 / Aste santuan kontsultatu
Iraupena: Ordu beteko saioak dira
Hizkuntza: euskara
Txanda hartzea beharrezkoa da.
Prezioa: 4 euro nagusi zein ume
Ikastetxeek, astean zehar tailer hau egiteko aukera izango dute.