
Burdintxo
Zatoz familian Legazpiko Mirandaola burdinolara. Gure arbasoak hein haundi batean Ikazkinak, olagizonak eta meatzariak izan ziren. Ezagutu nahi al dituzu lanbide horiek modu dibertigarri batean? Euskal Burdinaren Museoan, ikasiz gozatuko duzu.
Museoa utzi eta XVI.mendeko burdinola batean sartuko gara. Olagizonek, garaiko jantziak dituztela, hauspo erraldoiak martxan jarriko dituzte, labeko suak indarra hartu eta txinpartak sortuz. Labetik burdin pieza gori-gori atera eta mailuaren kolpekadaren indarra somatuko dugu. Ondoren, Mirandaola burdinolan bertan gertatutako mirariaren kontakizuna entzungo dugu. Eta bukatzeko,burdinolako labeko sugarretan eginiko txistorra, baserriko ogia eta sagardoa dastatzeko momentua iritsiko da, hori bai miraria!!!!
Bisita borobiltzeko 2 aukera daude nahi izanez gero, lehena, Mirandaola parkean bertan pista joko bat prestatu dugu familian egiteko. Galderak bisitan ikasitakoarekin bat datoz.
Bigarrena, Mirandaolatik Brinkolaraino doan ibilbidetxo baten mapa hartu eta burdinolen ibilbidean murgildu zaitezke.