LENBUR Lurralde Museoa Aizkorri-Aratz Parke naturalaren atean kokatua dago eta ibiltzeko, txirringan aritzeko edota zaldi baten gainean ezagutzeko inguru paregabea da gurea.
Gipuzkoako txoko hau Nordic walking ariketaren bitartez ezagutu ahalko duzue. Bi gurpilen gainean gozatzeko aukera ere badago, gure museoetara iristen diren txirrindula ibilbide errez eta seinalizatuei esker eta Ormazarreta zaldi eskolari esker, zaldi baten gainean paisaia ederrean barneratu ahalko zarete.