Taldekoak

taldeak-legazpi

Taldea Mirandaolako Burdinolan

Burdin Harana Gipuzkoako bihotzean kokatzen da. Bertan oraindik, burdinolaren taupadak eta euskal tradizioa senti daitezke edozein txokotan. Aizkorri-Aratz parke naturalaren magalean gaude eta bertako paisaia paregabeaz gozatzeko aukera polita da. Burdin Haranean denborak atzera egingo dugu, Euskal Herriko tradizioa ezagutuz, landa- eta artisau eremuko bizimodutik industrializazioraino. Bisita anitzak proposatzen dizkizuegu, hauei esker, gure jatorriak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango duzue eta horrela gure ohiturak, kultura eta naturarekiko dugun maitasuna ulertu ahalko duzuelarik. XVI.mendetik aurrera, euskal tradizio zaharrenak, hala nola, burdinolak eta baserrietatik hasi eta XX.menderaino iritsiko ginateke. Garai hartan, milaka langile etorri ziren Euskal Herrira euren familia eta guzti, etorkizun hobe baten bila.

 


Gure harana ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, bertako biztanleak, gastronomia, paisaiak, kulturaren egitasmo desberdinak proposatuz esperientzi hau ahaztezina izan dadin.