NW Lakiola

 

Nordic Walking Lakiola


Bide zirkular zail honek udalerriko mendebaldean dagoen mendilerrorantz eramaten gaitu. Bikuña kiroldegitik Legazpiko erdigunerantz joango gara eta Juanastegi kalea hartuko dugu kalearen amaieran ezkerretara jotzeko. Eraikin bateko arku azpitik pasatu eta gero, eskuinean dagoen bidea hartuko dugu poliki-poliki altuera irabazten joateko eta Legazpiko udalerriko mugara hurbiltzeko. Ibilbidearen leku garaienetik mendi bat baino gehiago igoko gara, Jentiletxe edo Arranoaitz mendiak, esate baterako. Basoak ahalbidetzen duenean, gure eskuinean haraneko bista ederrak izango ditugu. Mendilerrotik jaisten joango gara gure abiapunturantz bueltatzeko.

 

Abiapuntua: Bikuña Kiroldegia – Legazpi.
Distantzia: 17,1 km.
Desnibela: 795 m.
Iraupena: 4,45 minutu
Ibibide: zirkularra
Oso zaila