

Beharrezko bisita duzu Mirandaolako Burdinola, Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetariko bat izateaz gain, bertan Euskal Herri osoan dagoen ikuskizun bakarra ezagutzeko aukera izango baituzu: XVI. mendeko jantziekin olagizonek makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuak gori-gori dagoen burdina lantzen dute. Burdinolaren ondoan Mirandaolako Kapera kokatzen da, Gurutze Santuaren mirariaren oroitzapenaren leku. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa egingo dute burdinolako txingarretan.
Bisitak
- Abuztuak 23an martxan. Derrigorrezkoa da txanda erreseratzea. Dagoeneko txanda guztiak BETETA daude. (943 73 04 28)
- Urte osoan zehar talde eta ikastetxeentzako bisitak antolatzen ditugu.
- Martxan ez dagoenean ikus-entzunezko batekin erakutsi daiteke.
