1950eko eskola

1950.urteko eskola

1950.urteko eskola

Arbeltxoak, ikasmahaiak eta entziklopediak….detaile bakoitza bere lekuan, ordena zorrotzean kokatuta, bisitariak denboraren makinan, 1950. urteko eskolan murgilduko dira, non zurruntasuna, diziplina eta erlijioak balore garrantzitsuenak ziren, non neskak eta mutilak eskola desberdinetan ikasten zuten, gizartean bakoitzak zuen “funtzioa” betetzeko. Zuri-beltzean grabatutako film honen protagonista izateko aukera izango duzu ikasmahaiak irekiz eta bertako historiaz jabetuz.

 

Bisitak

  • Aldez aurretik txanda hartu beharra dago. (943 73 04 28)
  •  Talde eta ikastetxeentzako bisitak adituekin.
  • Familia plana: Aitona-amonen eskolan.