Natura

Antzinean burdinaren bihotza babestu zuten zelai eta mendiak, paisaia, aisia eta ezagutza batzen dituen ibilbide bihurtu dira. Hauek, denboran bidaiatu eta burdinolen Urrezko Arora eramaten dituzte bisitariak. Burdinarekin aberastu zirenen jauregi eta etxetzarrak, minerala eramateko bideak, ikazkinek burdinoletan erabiltzeko ikatza eskuratzen zuten pagondo lepatuak edo ibilaldi hauetan zehar aurkitzen ditugun instalakuntzen potentzia areagotzeko sortutako presak, Mirandaola-Legazpi Parketik abiatzen dira, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokatzen dena.

Ibilbide hauetan ere, baserritarren eta olagizonen arteko harreman estua ezagutuko dugu. Batzuk burdina eta erremintak ekoizten zituzten bitartean, besteak elikagaiak ekoizteaz arduratzen ziren; ez dago zalantzarik bata bestearen beharra zuten bi komunitatei buruz ari garelaz, baina hauek aldi berean beraien artean aurka egiten zuten, lursail berdina partekatzen zutelako: olagizonek zuhaitzak landatu eta burdinolentzako erregaia lortzeko behar zituzten, eta baserritarrek, bazkaleku eta soroetarako.

 

Erreizabal Baserria

Erreizabal Baserria

Abiapuntua:Mirandaolako parkea Distantzia: 1,8 km
Desnibela: 57 m
Iraupena: 45 minutu oinez


Ibilbidea oinez nahiz bizikletaz egin daiteke eta oso gomendagarria da familia giroan egitea; hala ere kontuan hartu behar da zenbait bide-tartetan lokatza aurki dezakegula.

Ez da gomendagarria haurren aulkitxoekin egitea.

+
Igaralde Baserria

Igaralde Baserria

Abiapuntua:Mirandaolako parkea Distantzia: 2 km
Desnibela: 57 m
Iraupena: 60 minutu oinez


Ibilbidea oinez nahiz bizikletaz egin daiteke eta oso gomendagarria da familia giroan egitea; hala ere kontuan hartu behar da zenbait bide-tartetan lokatza aurki dezakegula.

Ez da gomendagarria haurren aulkitxoekin egitea.

+