
1950eko eskola

Langileen etxebizitza

Chillida Lantokia
-
1950eko eskola
Arbeltxoak, ikasmahaiak eta entziklopediak….detaile bakoitza bere lekuan, ordena zorrotzean kokatuta, bisitariak denboraren makinan, 1950. urteko eskolan murgilduko dira, non zurruntasuna, diziplina eta erlijioak balore garrantzitsuenak ziren, non neskak eta mutilak eskola desberdinetan ikasten zuten, gizartean bakoitzak zuen “funtzioa” betetzeko. -
Langileen etxebizitza
Etxebizitzan herri baten historia kontatzen da, beste hainbat herrietan bezala lantegi berriekin aldatu egin zena. Lantegi horiek milaka eta milaka familia erakarri zituzten Euskal Herrira lana eta etorkizun hobeago baten bila. Bisitaria bikain berreskuratuta dagoen etxebizitza batean sartzeko aukera izango du eta garai hartako familia arrunten bizimodua nolakoa zen ezagutuko du. -
Chillida Lantokia
Industrializazioa iristerakoan, burdinolek lantegi handiei utzi zien lekua. Toki paregabe batean, museo bihurtutako antzinako lantegi batean hain zuzen, industria eta artearen arteko harremana erakusten da, Euskal Herriko eskultorerik famatuenetariko baten eskutik, Eduardo Chillida, zein Legazpira, Burdin Haranera etorri zen, gaur egun mundu osoko plaza eta museoetan dauden eskultura monumentalak egitera.