
Erreizabal, artzaintzaren ekomuseoa

Igaralde, Ogiaren txokoa
-
Erreizabal, artzaintzaren ekomuseoa
Arantza Segurola, Idiazabalgo gazta egiten hainbat sari jaso dituenak, leku paregabean kokatuta dagoen Erreizabal baserriko ateak zabaltzen dizkigu. Bertan artzaintzaren munduan murgiltzen gaitu eta Idiazabal gaztaren prozesua erakusten digu: eman beharreko pausuak, usaina eta azkenik honen zapore berezia. -
Igaralde, Ogiaren txokoa
Tibur Agirre, Legazpiko landa-auzo politenetariko batean egongo da gure zain, Igaralde-goena baserrian hain zuzen ere, Ogiaren Txokoan. Lehenengo azalpenek baserrien testuinguruan kokatzen gaituzte, antzinako ohiturekin batera. Ondoren, produktu hau lortzeko behar den prozesu guztia ezagutuko dugu, gure zentzumenak lanean jarriz: hazia landatu, jaso, erabiltzen diren erremintak, irina nola lortu, orea eta azkenik ogia. Horretaz gain, XVI. mendeko errota martxan jarriko du eta egurrezko labea ikusiko dugu, gaur egun lanean ‘jo eta ke’ jarraitzen duena.