Olentzero ikazkina Mirandaolan

Olentzero-mirandaola

Olentzero ikazkina Mirandaolan


MIRANDAOLAN EGOERA BERRIRA EGOKITU GARA FAMILI GUZTEINTZAT LEKU SEGURUA ETA MAGIKOA IZATEN JARRAITZEKO.


“Olentzero Joan zaigu, mendira lanera intentzioarekin ikatza egitera…” dio abestiak. Gure olentzero maitia ikazkina, sarritan basoan egindako ikatza Mirandaolako burdinolara ekartzen du eta… zuek ikusteko aukera izango duzue. Zatozte Legazpira!!!!

Bisita: Euskal Burdinaren museoan hasten da, non olentzero ikazkinaren ogibidea ezagutuko dugun. Olentzero, Mari Domingi eta Napoleon astoaren ipuina ere entzungo dugu.

Ondoren Mirandaola parkera irtergo gara olentzeroren bila Burdintxoren laguntzarekin.

Bisitaren bigarren zatia, Mirandaolako burdinolan gauzatuko da. Bertan haurrek, Olentzerorekin egoteko aukera izango dute eta banan-banan pasako dira olentzerorengana.

Datak 2020:
Bertan behera azaroan
Abenduan 03/ 05-06-07-08 / 12-13 / 19-20-21-22-23
Ordutegia: 10:00 / 10:45 / 11:30 / 12:15 / 13:00 / 14:45/ 15:30 /  16:15  / 17:00  / 17:45 (linternakin) / 18:30 (linternakin)
Hizkuntza: Txanda guztiak euskaraz (Erderaz: Azaroak 28 12:15etan  eta abenduak 07 eta 08 12:15etan )
Txanda hartzea beharrezkoa da.
Prezioa: 6 euro nagusi zein ume

Ikastetxeek, astean zehar tailer hau egiteko aukera izango dute.

Oharra: Mirandaolako burdinolan hotza egiten duenez erropa eroso eta beroa ekartzea gomendatzen dugu.

Erreserbak:

 

 

Logo TurismoFamiliar+EUSKADI_H_EUSK