Artzaitxo egunak Legazpin

Artzaitxo egunak Legazpi

Artzaitxo egunak Legazpin


Arkumetxoak jaio berri dira Erreizabal baserrian,  zatozte artzai eta gaztaren mundua ezagutzera!

Martxoan, bisita bikaina proposatzen dizuegu, arkumetxoak jaioko direla aprobetxatuz. Arantxa eta Juan Joxe, bertako artzai eta gaztagileek, ardiei buruzko mila istori kontatuko dizkigute, gaztaren sekretuak, elikadura osasuntsuaren garrantzia, mutur beltz ardien berezitasunak, kaikuaren erabilera, etb. Museoa bisitatu ondoren, arkumetxoak ikustera joango gara, biberoiak eskuan hartuz esnea emango diegu, laztandu eta baliteke  zorte apur batekin arkumetxoren bat jaiotzen ikustea ere, esperientzia ahaztezina!

Bisita bikaina bukatzeko gazta pintxoa sagardoarekin (edo urarekin) eskeiniko digute eta bertako produktuak erosteko aukera izango duzue.

Datak 2017:
Martxoak 11-12 / 18 / 25-26
Aprilak 01-02 / 08-09 / 13-15-16
Ordutegia: 11:00 / 12:30
Iraupena: Ordu bat eta laurden
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 4,5 euro nagusi zein ume
Txanda hartzea beharrezkoa da.

Ikastetxeek, astean zehar tailer hau egiteko aukera izango dute.

Oharra: Sarrerak Mirandaolako Turismo Bulegoan haldez aurretik artu behar dira.

Erreserbak: 943730428 (10:00 – 14:00)